Breanna Mackenzie Stewart [1] (jaiotzez Baldwin: Syracuse, New York (AEB), 1994ko abuztuaren 27a), Women's National Basketball Associationeko (WNBA) Seattle Storm-eko saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da[2].
Batxilergoan, Stewart Urteko Gatorade Jokalari Nazionala, Urteko Gatorade Emakume Atleta eta McDonald's All-American izan zen. Connecticuteko Unibertsitateko (UConn), Huskies ere deituak, lau nazio-txapelketara eraman zituen, Final Four-eko (Lauko Finala) jokalaririk nabarmenena, lau aldiz izendatu zuten, eta, hiru aldiz, urteko adostutako jokalari nazionala izan zen. Stewart 2016ko WNBA Draft-eko lehen aukera orokorra izan zen[3], eta 2016ko WNBAko Urteko Hasiberri izendatu zuten[4]. 2018an WNBAko MVP (Jokalari Baliotsuena) izendatu[5], eta All-Star izendatu zuten 2017, 2018 eta 2021ean[6]. 2018ko eta 2020ko txapelketetara eraman zuen Storm taldea, eta bietan WNBA Finals MVP saria jaso zuen. 2021ean, Stewart W25-en izendatu zuten WNBAko lehen 25 urteetako 25 jokalari onenen artean[7].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search